(ValdiMusic musika taldearen lehen bideoklipa, “geure festa da!”)
Garesko jaiak datorren astean abiatuko dira eta iragartzeko asmotan ValdiMusic-ek bideoklip eder hau grabatu du. Albiste honetan topatuko dituzue jai hauetan ez galtzeko bi proposamen. Batetik Oskar Estanga eta Irati Majuelorekin bertso bazkaria izanen da larunbatean (txartelak salgai bihar arte Garesko Zenon eta Very tabernetan). Eta, bestetik, txosnen egitaraua.
Informazio eguneratua izateko, jo Garesko Auzalan webgunera.




