Atera dira azkenean, joan den hilean paperean argitaratu genuen Kotarro 28 eta aste honetan bertan, labetik atera berria, Kotarro 29. Kotarro 29n topatuko dituzue Lizarrako festetako egitarauak, ofizialak eta ez hain ofizialak (euskararen txokoak, gazteek antolatutako txosnak, Ikastolako barraka, Peña Botaren kontzertuak…) eta beste ezusteko batzuk. Ez galdu Kotarro 29, ezinbesteko gida Lizarrako festetan ibili behar baduzu. Klikatu hemen pdf-an irakurtzeko Kotarro 29.
Eta Kotarro 29rekin batera Kotarro 28 duzue berton, bai, ez harritu, atzekoz aurrera. Bere garaian bertsio digitala ez genuen sareratu eta orain egin. Hobe berandu ez zintzilikatzea baino! Bertan topatuko dituzue Lizarrako bertso eskolen inguruko erreportajea, maitasun eskutitza bat, AEKren udako eskaintza, eta ohiko foto-inkesta eta denborapasekin batera Kotarro-ren facebook kontua. Aldizkaria irakurri nahi izanez gero, hemen duzu Kotarro 28 pdf betsioan.





