Euskaltegiak dir-dir, azken momentuak izena emateko (ordutegi-mailak)

Garbiketak

(Azken garbiketak egiten ikasturtea behar bezala hasteko – Lizarrako euskaltegia)

Klaseei datorren asteartea ekinen diote Lizarrako euskaltegian (Izarbeibarko AEKn aldiz, hurrengo astean) eta euskaltegiari azken garbiketa ukituak egiten ari zatzaizkiote. Aurten, ohiko klaseak izateaz gain, aipamen berezia behar du hiru Hasiera Maila izanen direla. Eguerdiko (15:00-16:30) eta arratsaldeko (19:00-21:00) taldeez gain, aspaldiko partez, goizeko taldea ere izanen da (9:30-11:30). Ezin aukera hobea txandaka lan egiten duenarentzat! animatu zuen lagun erdalduna bertara, metodologia komunikatiboa, euskal giroan murgildu … metodologia honekin ez da zaila. Dauden ordutegi eta mailen eskaintza osoa ikusteko, jarraitu irakurtzen.

2013-2014 ikasturteko ordutegi eskaintzak urri hasieran
ordutegiak
(Klikatu irudian handiago ikusteko)
Aurreko artikuluaTtanttaka telebista saioa Garesen eta Lizarran
Hurrengo artikuluaLizarraldeko eta Izarbeibarko irailaren 30etik urriaren 13rako euskal agenda