Ttanttaka telebista saioa Garesen eta Lizarran

(Garesko Ttanttaka saioa, 2013-09-19a)

Ttanttaka

Ttanttaka saioa ordu laurden-hogei minutuko saioa dugu. Bertan, Nafarroako herriak bisitatzen dira bertakoen ohiturak, tradizioak eta festen giroa ikusi ahal izateko. Pertsona xelebrez eta ikuspegi zoragarriaz gozatzeko parada izaten da ostegunero Nafarroa Telebistan. Hauen iraupena ordu laurden, hogei minutu ingurukoa da. Azken saioan Gares izan genuen protagonista, 2013-09-19an argitaratu zen. Joan den urteko abenduan aldiz, Lizarran izan genuen saioa.


(Ttanttaka Lizarran, 2012-12-20)

Nafarroa telebistak badu euskarazko beste saio bat, Ikuspegia izenekoa. Bertan astero Nafarroan gaurkotasuna izan duten gaien erreportaje zabal eta sakonak eskaintzen dira. Nafarroan garrantzia izan duten gaiak aztertzen dira bertan ikuspegi desberdinarekin.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena