Euskararen Ordenantza Lizarran, Udalbatzak onetsia

Ordenantza proposamena

Aurreko maiatzaren 2ko ostegunean ospatutako Lizarrako Udalbatzan bi euskararen Ordenantza proposatzen ziren. Lehena, UPN-k aurkeztuta, baiezko 8 bozka eta ezezko 9 jaso zituen. Hortaz, ez zen aurrera atera. Hemen duzue UPN-ko bozeramaileak irakurritako mezua euskararen ordenantza hau bozkatu aurretik.

Ondoren, oposizioaren ordenantza bozkatu zen (Bildu, PSN, NaBai, IU-NEB eta Aralar) eta honek aldeko 9 bozka eta aurkako 8 jaso zituen. Ondorioz, aurrera atera zen. Bozkatu ostean, Kultura Batzordeko buruak adierazpen bat irakurri zuen, UPNkoa. Ondotik, Bilduren zinegotzi batek beste bat irakurri zuen poztasuna adieraziz eta lanerako ate berriak goraipatuz.

Diario de Navarran ia ez zuen oihartzunik izan, Noticiasen aldiz zertxobait gehiago eta tokiko Calle Mayor aldizkarian gehiago. Azken hilabeteotan hedabideetan izandako jarraipena ikusteko egin klik hemen.

Aurreko artikuluaLizarrako euskaltegia barnetegian, Lekarotzen (bertako ikasle batzuek kontatuta)
Hurrengo artikuluaBilatortako jaiaren balorazioa: Milaka herritar “Euskara herria josten” Villatuertan