Datorren ostegunean, maiatzak 21, AEKko ikasleen jaia Lizarran. Bi mintzodromo izanen dira, bat goizean, 11:00etan Koroatze plazan eta bestea arratsaldean, 18:30ean Santiago plazan. Biek ordubeteko iraupenarekin. Horretaz gain, 12:00etan bermut musikatua izanen da eta iluntzean, 20:00etan, Bolbora taldearen kontzertua. Ez dago izena eman beharrik, ekitaldiak irekiak dira.