Datorren igandean, apirilak 12, Karlismoaren museoan barrena bisita gidatua eginen da euskaraz, 12:00etan hasita. Oraingo honetan, aldi baterako erakusketa berrian: Irudikapenak.
Erakusketa bi bloketan egituratzen da.
Lehenengoan, karlismoaren irudiaren eraikuntza aztertzen da, bereziki 1820ko hamarkadatik aurrera, Karlos Maria Isidro Borboiko infantearen aldeko mugimendu gisa, Espainiako tronurako alternatiba moduan, fernandinoen eta karlisten arteko dilema planteatzen den garaian. Irudien eta ideien bidez azaltzen da nola izan zen bilakaera, Espainiako infante izatetik, tronurako hautagai izatera eta ondoren lider politiko gisa ulertua izatera.
Haiekin batera, arreta berezia eskaintzen zaie hainbat emakumeri, zeinen papera erabakigarria izan baitzen karlismoaren errepresentazioan, eta ezinbestekoak izan baitziren idealaren konfigurazioan. Mugimenduko figura esanguratsu hauekin batera, erakusketak gizonen, emakumeen eta haurren errepresentazioa ere aztertzen du karlismoan, estereotipoen eta itxuraren bidez, baita jarduera kolektiboaren bidez ere: zirkuluetan, erreketea edo margariten eta pelayoen elkarteak.
Bigarren blokean, karlismoaren errepresentazioan erabilitako ikurrak aztertzen dira, garai bakoitzeko kultura bisualetik hartuak, eta karlismoak bereganatu eta egokitu zituenak, batzuetan bere kausarentzat esklusibo bihurtzeraino. Ideiek, leloek, irudiek, debozioek, musikak eta sinboloek bisitaria gonbidatzen dute mugimenduaren errepresentazioari, haren bilakaerari eta interpretazio aniztasunari buruzko iritzi propioa osatzera.





