TXIRRIKI-TXARRAKA (3 urtetik aurrera)
Amaia Egidazu Arrube
PAMIELA ARGITALETXEA, 2025
“Gure herrian bada ume bat –haren izenik orain ez dut gogoratzen–, bereziki trebea dena gauzak galtzen: etxeko giltzak, txanoa, motxila, baloia… Non eta nola galtzen dituen ez da sekula konturatzen.”
Horrela hasten da liburu polit hau. Gure protagonistak enkargu berezi bat dauka, izan ere amatxiren etxera joan beharko da gauza pila bat eramatera, lortuko al du dena eramaten ezer galdu gabe? Jakin ahal izateko, adi egon beharko zarete amaierara arte.
Ixtorio xumea, xamurra, benetan garrantzitsua diren gauzetan zentratzen dena. Egitura aldetik, errepikakorra, errimaduna eta dibertigarria da, ilustrazio koloretsuak ditu arreta matentzeko.
Eta bukaera benetan ederra da!
(EKOLORE)




