Bi alderdi horiek Lizarrako udalaren bitartez erabaki ugari hartu ditu euskararen kontra. Azkena, Korrikaren kilometroa bigarrenez ez hartzea. Herritarrek modu irudimentsuan erantzun zuten, kilometro horren finantziazio kolektiboa eginez eta egun hori salaketa eguna bilakatuz: UPNren eta, maiz, PSNren euskara sustatzearen aurkako hizkuntza politikak salatuz.
Hemen bideo kronika laburra:
Lizarra, Korrika eta Kultura, Euskarafobiaren adierak
Lizarrako UPNk erabaki du, PSNren abstentzioarekin, 2026an Udalak kilometrorik ez hartzea, 1993tik kolore guztietako agintaldietan parte hartu izan denean: PSNren 5, UPNren 4 eta EH Bilduren 3.
Halaber, aste honetako notizia: Administrazio Auzitegiak erabaki du Lizarrako kultura teknikari lanposturako euskara ez dela beharrezkoa herritarrekin harreman zuzena ez duelakoan?! Harrigarria, kultura herritarrengandik urrun nahi dute, are euskaratik urrunago.
Kultura sor eta gor nahi dute, soilik Cultura izan dadin:
- UPNren ekimenez jo du Udalak Nafarroako Auzitegira, eta hark kultura teknikariaren lanpostuari euskara kendu.
- Bestalde, ematen du Kultura zerbitzutik eta haren aurrekontutik ez dela euskarazko jarduerarik antolatzen agintarien erabakiz.
- UPNk eta PSNk berez baxua zen euskara zerbitzuaren aurrekontua murriztu zuten 2024an eta, gainera, euskara sustatzeko inbertsioa nabarmen txikiagoa izan zen 2025ean.
- Ondorioak? Esaterako: 2024 eta 2025eko udetan Udalak 9 film, 5 kontzertu eta festetan 20 familia-ikuskizun antolatu zituen. 34 kultur emanaldi eta bakarra euskaraz.
Euskaltzaleak, beraz, bi bide ditu: Neke eta etsipenean murgildu, euskarafobia ekintza bakoitza gure animoaren hilkutxan iltze bat balitz bezala. Edo haserrea eta harrotasuna sentitu eta ekimenez adierazi.
Korrikak “Euskara gara” aldarrikatzen du, egin dezagun Udalak hartu ez duen 853 kilometroa guztiona: Lizarran, euskara gara! Bagara!
Eta hemen Ahotsa.info-ren kronika:




