GALDUTAKO ROBOTA (7-12 urte)
Joe Todd- Stanton,
ANDANA EDITORIAL, 2026
Joe Todd-Stantonen “Galdutako robota” istorio txikia da itxuraz, baina handia barruan uzten duenari dagokionez. Ez du hitz zailik behar, ezta esamolde zailik ere, lasai hitz egiten du, ia xuxurlaka, eta horregatik iristen da hain barrura.
Robotak, bere itxura eta begirada isilarekin, denok noizbait sentitzen duguna gogorarazten digu, galduta sentitzea, non kokatzen garen oso ondo ez jakitea. Eta, hala ere, aurrera jarraitu. Robota oso gauza gizatiarra da, zaratarik egin gabe hunkitzen duena.
Ilustrazioek emeki laguntzen dute, orrialde bakoitzak irakurlea zaintzen du. Dena maitasunez egina dago, presarik gabe, sentitzen utziz, kolorea eta argia zainduz.
Erraz irakurtzen den liburua da, baina barru-barruan geratzen da. Galtzeari buruzko istorioa, bai, baina baita konpainia, beroa eta etxea den leku bat aurkitzeari buruzkoa ere.
(CLARÍN)




