Dakizuen bezala apirilaren 21ean euskara herria josten! jaia ospatuko dugu Bilatortan eta, egitarauaren baitan, Mintzodromoa izanen dugu Mintzakide programak antolatuta. Honen funtzionamendua erraza da oso, 11:00etan hasita eta 12:00ak bitarte, hiru hizketa gairen inguruan arituko gara ehun lagun inguru (baietz zurekin ehun lagun egin!). Hizketa gai bakoitzerako, launaka eserita, 15 minutu erabiliko ditugu. Ordu laurdenero hizketa gaiz, lekuz eta mintza-lagunez aldatuko dugu.
Honen helburuak anitzak badira ere, esanguratsuenak honako hauek ditugu:
|
1) Eskualde ezberdinetako euskaldunak eta euskalduntze bidean daudenak elkar ezagutzea
2) Gure herrietan Mintzodromoaren mekanismoa ezagutaraztea, hemendik aurrera gurean antolatu ahal izateko 3) eta, jakina, ordu batean bada ere euskaraz egitea |
Hizketa gaiak aukeratzeko prozesua ezagutzeko, jarraitu irakurtzen.
Horrela, Mintzodromoa ezagutarazteko eta parte hartzaileagoa egiteko, zuei, inguruko euskaldunoi, bertan izanen ditugun hizketa gaiak erabakitzeko aukera eman nahi zaizue:
|
1) Interesatzen zaizkizuen hizketa gaiak apirilaren 13ra bitarte lizarbeibarmintza@gmail.com e-postan utzi
2) Behin hauek jasota, proposamenak hamarrera gutxituko dira eta hizketa gai horiek apirilaren 14ko igandean argitaratuko dira blog honetan 3) Ondoren, apirilaren 14tik 17ra (biak barne) zuen gustukoen gaia bozkatu ahalko duzue blogean jarriko den inkestan |
Jada 33 gai jaso ditugu, baina gehiago nahi dira, animatu zuen gustuko hizketa gaia aukeratzera. Amaitzeko, beharrezkoa ez bada ere, asistentzia ziurtatzea nahiko genuke, eguna hobeki antolatu ahal izateko. Harremanetarako: 672 050 155 (Alfredo, Mintzakide) eta lizarbeibarmintza@gmail.com.




