Larunbatean III. Txalaparta topaketa

Urriaren 17an, larunbatarekin, III. Txalaparta eguna ospatuko da Lizarran. Baina, zergatik sortu Lizarran ‘Txalaparta Elkartea’? eta zergatik ‘Lizarrara’ izenarekin?

Txalapartaren inguruan jarduera kulturalak Lizarran egiteko sortu dute elkartea, gure musika tresna kuttun eta berezi honen erabilera eta transmisioa hirian eta lurraldean sustatzeko asmoz. Hori dela eta, azken hiru urteotan, tailerrak, kontzertuak eta topaketak antolatzen aritu dira.

‘Liçarrara’ izena, ezagutzen dugun gure herriaren izenik zaharrena da, dokumentu historikoetan horrelaxe jasotzen baita Erdi Arotik. Antzinatik datorren gure Lizarrarekin lotzen gaitu izen honek, hitzaren jatorriari keinu bat eginez.

Ikusi nahi duzu aurreko topaketaren egitaraua?

2026ko egitaraua:

  • 12:00etan Koroatze plazan: hamaiketakoa. 12:30ean Araiako Beste kolpe bat taldea.
  • 13:30ean San Martin plazan: Lodosako Malkoak TX taldea.
  • 14:30ean Bota Peñan: bazkaria. Bazkariko txartelak INO liburudendan edota karteleko telefonoan Bizum bidez. Txartelak 20 euroan eta 10 euroan (helduak eta haurrak)
  • 17:30ean alde zaharrean: ikasleak.
  • 18:30ean Santiago plazan: Bilboko Zurgai.
  • 20:00etan Bota Peñan: Kontzertuak, BiHots, BaskTxika, Tarragonako txalaparta eskola eta Lis’J

Aurreko artikuluaUrriaren 19ko astelehenean dokumentala eta solasaldia: Kantauri
Hurrengo artikuluaOstiralean topaketa berria: Garazi Albizua eta Laura Mintegi