Euskaraz ikasteko eskubidea: Villatuertatik 30 haur baino gehiagok Lizarrara joan behar

Diario de Noticiaseko argazkia

… eta Aiegitik 114, Allotik 19, Jaitzetik 16, Abartzuzatik 11, Zurukuainetik 13 … horrela, 2011/2012 ikasturtean, herrietako 461 haur baino gehiagok ikasi zuten Lizarra Ikastolako eta Remontibal eskola publikoko euskarazko murgiltze ereduetan. Gainera, hauetatik 361 eremu ez euskaldunetik etorriak. Honen aurrean Nafarroako Gobernuak Lizarraldeko familien nahia garbi izan beharko luke: Lizarraldean ez al dago nahikoa eskaria, bada, euskarazko murgiltze eredua herrietara zabaltzeko? Villatuertan PAI eredua ezartzeko eskaria omen zegoen, ez dute 30 haur horiek ere eskari bera egin D ereduaren alde urtez urte? Euskaraz ikasi nahi duen familiari zer eskatuko diogu? deserriratzeko haien haurra?

Horregatik eginen da Villatuertako datorren apirilaren 21eko jaia. Atzo bertan, herriko Otzalder gunean, bizilagunek agerraldi publikoa egin zuten jendartea jaira gonbidatuz. Honen berri zabalago izateko Diario de Noticiasek argitaratutako albistera jo: Sortzen-Ikasbatuazek Villatuertan aldarrikatuko du euskaraz bizitzeko eskubidea, gaztelaniaz dago. Albiste honetako argazkia ere bertatik hartua da.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena