Lizarraldeko eta Izarbeibarko 28 udalerri desagertzeko arriskuan, biztanleri galera

arriskua

Etorkizun iluna duten hainbat udalerri daude Estellerriko Mendebaldean, kasu guztiek komunean dute zahartze indize altua, belaunaldi ordezkatze hutsala eta biztanleriaren ihesaldia beste udalerri edo eskualdeetara (Iruñerria). Edo, bederen, horrela adierazten du Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak argitaratutako azterlanak.

Gaindegiak albistean horrela azaltzen du herri horien biztanleria mantendu ahal izateko zeintzuk diren elementu erabakigarriak: “Horrela, ezinbestekoa dugu zerbitzuetarako irisgarritasuna ahalbidetuko duen lurralde politika izatea, irisgarritasuna eta enplegua sortzen duen jarduera ekonomikoa. Lurralde antolamendu egoki batek biztanleria husteko arrisku egoera ahalbideko duen egoera saihestu beharko luke (eta gutxiago egoera hau areagotu). Nafarroa Garaiak daroan lurralde politikak ez du aintzat hartzen lurraldeen husteak dakarren galera.”

Epe ertainean Estellerrian desagertzeko arriskuan dauden udalerriak: Barbarin (65 biztanle), Armañantzas (60), Piedramillera (48), Esprontzeda (128), Larragoa (114), Torres del Rio (144), Etaiu (80), Zuñiga (108) eta Agilar Kodeskoa (102).

Epe luzean Estellerrian desagertzeko arriskuan dauden udalerriak: Lana, Desojo, Oko, Iguzkitza eta Morentin

Metabolismo demografiko arriskutsudunak, Estellerria eta Izarbeibar: Lapoblacion, Bargota, Marañon, Genebilla, Aras, Nazar, Torralba del Rio, Mues, El busto, Santsol, Ameskoabarrena, Eulate, Metauten eta Izarbeibarreko Tirapu

Jatorrizko informazioa gaurko Berria egunkariko “Herri txikiak gero eta hutsago” erreportajetik eta Gaindegia Behategiko “49 udalerri desagertzeko arriskuan” albistetik hartua izan da, jo webgune horietara informazio gehiago eskuratzeko. Albiste hau ilustratzen duen mapa handiago ikusteko hemen klikatu.
Aurreko artikuluaEuskaraz ikasteko eskubidea: Villatuertatik 30 haur baino gehiagok Lizarrara joan behar
Hurrengo artikuluaAbartzuzako herri eskola, keinuen hizkuntzan egindako bideoa