BADIRA, BAGARA – EUSKAL HERRIKO IZAKI ETA SORKARI MITOLOGIKOAK
Aritza Bergara / Aritz Garcia (Ilus.)
EGUZKILORE EKE, 2024
“Badira, Bagara” honetan, Aritza Bergarak Euskal Herriko ohitura eta sineste zaharrak berreskuratu ditu; sutondoan alegiazko izakien izenak, mezuak, kezkak eta itxaropenak gogoratzen zituzten kontalarien lekua hartu du horretarako. Hau ez da umeentzako ipuin-liburua, lan urte luzeetako emaitza baizik, eta honen bidez egileak, eukal kulturaren ikerle handien lorratzetik, gure arbasoek sinetsi zutena eta sasirik sasi guganaino heldu den jakinduria azaldu nahi izan dugu. Dastatu irakurgaia, amets egin eta…zabaldu….!
(INO LIBURUDENDA)




