Dragon Comics-en eskutik, hiru gomendio:
(HELDUENTZAT)
PALESTINA
Joe Sacco
ASTIBERRI, 2023
Palestina, komiki-kazetaritzaren funtsezko pieza. 1990Eko hamarkadaren hasieran, Joe Sacco izeneko komikigile gazte batek Palestinara bidaiatu zuen, eta han bizitakoak komikiaren forma asrtistikopean dokumentatzea erabaki zuen. Merkatuetan paseoan ibili zen, presoei elkarrizketak egin zizikien, manifestariekin solasean aritu zen, nekazariekin bazkaldu zuen, ospitaleetako gaixoak bisitatu zituen, eta, finean, Gaza eta Zisjordaniako herritarren bizitan eta kulturan murgildu zen.
Palestina Art Spiegelmanen Maus saituaren konparatua izan da, Saccoren lan hau trebezia eta distira handiz barneratzen delako sozialki eta politikoki oso delikatua den gai batean, komikigintzaren mugetatik irten gabe.
(GAZTEENTZAT)
ARTIXIPILAGOA
Martin eta Xabier Etxeberria/ Alex Sanvi (Ilus.)
ELKAR, 2023
2103, kontinente gehienak ur azpian daude. Berotze globalak eta poloen urtzearen azelerazio bortitzak tsunami bat eragiten dute. Bizirik irautea lortu dutenak baliabide gutxiko eszenatoki berri batean daude. Germaniar konfederazioa edo Ipar Afrikako Liga bezalako potentzia berriak sortuko dira, ur azalean geratzen den Europa konkistatzeko prest. Jare, ezkutuko botereak dituen Euskal Artxipelagoko neska gaztea, oreka zaharrak hautsi eta aliantza berriak sortu nahian dabilen konplot arriskutsu batean murgilduko da ustekabean.
Irakurketa ekologista eta akzioz betea, non egoera noziozio-geografiko berri bat aurkitzen dugu. Lizarra adibidez portu bilakatzen da. Oso azkar eta gustura irakurtzekoa.
(TXIKIENTZAT)
IRATXO TXIKIA ETA SHATRANJ PARTIDA
Alvaro Ortiz
ASTIBERRI, 2022
Iratxo gazte bat da Ayu, eta ustekabean agertuko da Aminaren eta haren aita sultanaren bizitzetan. Sultana gero eta penatuago dago ez duelako inor topatzen gehien maite duen jokoan aritzeko: shatranjean! Txikientzako komiki oso dibertigarria eta dinamikoa, kolore bizi eta marrazki garbiekin.