Igandean bisita gidatua Karlismoaren museoan

Datorren igandean, urriak 13, bisita gidatua eginen da Karlismoaren Museoko erakusketa iraunkorrean. Bisita 12:30ean hasiko da. Doako jarduera da, baina gehienez 25 lagun hartuko direnez, nahi izatera egin erreserba honako telefonora deituta: 948 55 21 11

Erakusketa iraunkorrak karlismoaren historiaren hamabi sail biltzen ditu, sortu zenetik 1977ra arte. Horietatik hamaika kronologikoak dira.

Bestalde, urriaren 11n espero da aldi baterako erakusketa berria inauguratzea, aukera aparta biak bisitatzeko!

Aurreko artikuluaOstegunean Herrigintzaz eta irrigintzaz Jose Mari Agirretxerekin “Porrotx”
Hurrengo artikuluaEman izena Mintzakiden!