Azaroaren 12an, igandea, zinema euskaraz Lizarrako Los Llanos Kulturagunean. Proiekzioa 17:30ean izanen eta adi! larunbatean film bera emanen baitute, baina gaztelaniaz. Iraupena 106 min. Sarrerak txarteldegian eta online eskuragarri.
Sinopsia: Nobitak dinosauroen erakusketa bat bisitatu du eskolarekin, eta dinosauro arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitu du. Doraemonen denboraren zapiarekin, fosila bere jatorrizko egoerara itzuliko du, eta arrautzatik bi dinosauro biki aterako dira, Kyu eta Myu izenekoak. Nobitak isilpean hazten ditu, baina hazten direnean eta ezin dituenean bere logelan eduki, Doraemonek dinosauroen garaira itzultzeko iradokitzen du. Lagunekin batera, Doraemon eta Nobita Kretazeora joango dira, eta abentura handia biziko dute dinosauroen uharte misteriotsu batean.




