Aste honetan, Txokolipuinak eta Lizarran Kantuz!

Aste honetan hemen dira Gareanen bi klasiko, hileko azken ostegun eta larunbatean egin ohi direnak. Aurrena, Txokolipuinen edizio berria, aurten ostegunarekin, 17:30ean, Lizarrako Alfonso Ugarte aretoan (Los Llanos Kulturaguneko patiotik). Sarrerak 2 euroan eta saioaren erdian haurrei txokolatezko ogitarteko txikia emanen zaie. Lehen kontalaria Birjine Albira izanen da. Gogoan izan haurren adina: Haur Hezkuntza 3 eta Lehen Hezkuntza 1 eta 2. Gurasoak ezin izanen dira sartu.

Eta, larunbatean, 19:30ean Lizarrako Baxe Nafarroa karrikatik abiatuta, Lizarran Kantuz.

Aurreko artikuluaErrigora kanpaina, saskiak eskatzeko garaia! Azaroaren 9ra arte
Hurrengo artikuluaAsteazkenean: Aketegiko Mari, alpinismoa eta mitologia uztartzen