Datorren asteazkenean, urriak 25, “Aketegiko Mari, alpinismoa eta mitologia uztartzen” dokumentala ikusi ahalko dugu 20:00etan Gazteriaren Etxean. Koke Lsak eginda eta X. Mendi Astearen egitarauaren barruan.
Goierriko Hitzetik (2022/11/07): Lasak azaldu duenez, “ez da mitologia edo alpinismoari buruzko emanaldi soila, kontakizun bat baizik”, eta Euskal Herriko paisai ederrez “ezohiko begiradaz” gozatzeko aukera eskaintzen du.
Kontakizun horretan, gazte mendizale batzuk Aketegiko Mari eta bere haitzuloa aurkitzeko ahalegina egingo dute. Horrek eramango ditu Aizkorrira, hainbat korridore igotzera (alpinismoa) eta gainera, Mariren beste zenbait bizileku bisitatzera: Txindoki, Murumendi, Anboto, Itxina, Aloña, Putterri… labur bada ere. Tartean Mariri buruzko aipamenak egiten dira.




