Errigora kanpaina, saskiak eskatzeko garaia! Azaroaren 9ra arte

Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta EUSKARARI PUZKA kanpaina. 2013an Errigorak bere ibilbidea hasi zuenetik, Errigorakideek gauzatu eta itxuratu dute ekimen hori. Haiei esker 130.000tik gora saski bete dituzte Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuekin, Euskal Herrian bertan kontsumi daitezen. Aldi berean, euskalgintzaren zakua ere oparo bete dute —1.800.000 euro!— saskiek emandako mozkinekin. Herrigintzan giltzarri den proiektu honen parte dira Errigorakideak ere!

Jaiotzatik 10 urte bete-bete bete direnean, hastapenetakoari keinu eginez, propio moldatu dute aurtengo saski-eskaintza eta 50 eurotan “10 urte bete-bete” saskia eskatu ahalko duzu azaroaren 9ra arte. Garenak, izan garenak eta izan nahi dugun guztiak batu daitezen berriro eta gogoa ilusioz eta paparra harrotasunez betetzeko.

INFORMAZIOA ETA ESKAERAK

Aurreko artikuluaOstiral eta larunbata: antzerki, bertso-afari eta Bota eguna!
Hurrengo artikuluaAste honetan, Txokolipuinak eta Lizarran Kantuz!