Datorren larunbatean plan ezinhobea dugu Karlismoaren museoan. Batetik, helduentzako bisita gidatua dugu, larunbatean 17:30ean erakusketa iraunkorreran barrena, doakoa. Bestalde, bisita gidatua amaitutakoan, aukera paregabea duzu lehen solairuko aldi baterako erakusketa modu librean bisitatzeko.
Bestalde, Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakiarekin, 5 eta 10 urte bitarteko haurrei begirako Gau bat museoan tailerra eskainiko du Museoak, euskarazkoa apirilaren 16an, larunbata, 17:45ean. Tailerrak Ines Bengoak gidatuko ditu. Gehienez ere 20 haur, maskara jantzi beharko dute eta izen ematea beharrezkoa da.
Tailerra Gau bat museoan haurrendako komikian dago oinarritua: Bi haurrek gau bat pasatzen dute Karlismoaren Museoko aretoetan gitzaturik eta Karlismoko hainbat pertsonaia historikorekin solas egiten dute.
Bisita gidatuan Gau bat museoa tailerrean izena emateko: deitu 948552111 telefonora asteartetik ostiralera, 10:00-14:00 ordutegian.





