Aste Santuan familia-zinema estreinaldi bi

Aste Santuan Familia-zinema estreinaldi bi. Apirilaren 14tik 18ra Barraskiloa eta barea eta apirilaren 23-24ko asteburuan Orkestra lurtarra. Sarrerak, ohi bezala, Los Llanos Kulturagunean eskuragarri.

Barraskiloa eta balea eta itsasoko beste ipuin batzuk (The Snail and the Whale) filmak 57 minutu irauten ditu eta Grufaloa-ren egile bera da: “Barraskilo batek mundua ikusi nahi du eta balea baten isatsera igotzen da. Elkarrekin sekulako bidaia egiten dute, eta izotz-puskak eta sumendiak zeharkatzen dituzte.”

Orkestra lurtarra Harkaitz Canok idatzi eta Jokin Mitxelenak ilustratutako izen bereko liburuan dago oinarrituta: “Bizitzan ezer ez da erraza ezta bat-batekoa ere, baina aldi berean asko dauka ospatzeko. Hori oso ondo ikasi dute Orkestra Lurtarra arrakastara… edo ez… eramango duten musikariek. Baita ere, Lotura Films-ekoek: hain zuzen ere, 2014an izen bereko liburuan oinarrituta film hau egitea erabaki zuten, bestelako tratamendua emanez musikalki eta baita istorioan ere, garaikideago eta ganberroago.”

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena