Ezagutza dugu maitatzeko atea, izan ere, maitatzea eta ezagutzea txanpon beraren bi aldeak baitira. Euskarara bere hitzen bidez hurbildu eta maitatzen hasteko gonbita izan nahi dute, bai erakusketa honek eta baita honen ekitaldi osagarriak ere.
Nafarroako Udal Euskara Zerbitzu ugarik auzolanean sortutako proposamena dugu, baita Irantzu euskara zerbitzua ere, euskara herritarrei hurbiltzeko asmoz sorturikoa.
Erakusketaren jatorria eta inspirazioa Pequeño diccionario sentimental izeneko liburua da, Regina eta Leticia Salcedok (testuak) eta Liébana Goñik (ilustrazioak) egina, Pamielak 2020an argitaratua. Erakusketak liburuak biltzen dituen 57 hitzetatik 17 ilustrazio aurkezten ditu. Honetan bezala, bi ataletan egituratzen da, bata orokorra, egileek aukeratutako hitz batzuk aurkezten dituena, eta bestea, ‘Nire hitz gogokoena’ izenekoa, euskal kulturako pertsona garrantzitsuek aukeratutako hitzak biltzen dituena.
Ibilbide poetikoa dugu, hizkuntzaren aberastasuna, sakontasuna eta edertasuna ezagutzeko modu zoragarria eskaintzearekin batera, jakin mina piztu eta, gure atzoko, gaurko zein biharko altxor handienetakoa dugun euskara are gehiago balioetsi dezagun.
Datozen hitzorduak eta erakusketaren zein jarduera osagarrien datu teknikoak:
- Azaroak 13, larunbata • 11:30 h • Ludoteka (Abartzuza). Haurrentzako sormen tailerra euskara non txikiek (Haur eta Lehen Hezkuntza), Xamarikoren elezaharraren hariari jarraituz, haien hitzik gogokoenak eta galdu ez daitezen gorde nahi dituztenak aukeratu eta eskulana eginen dute. Iraupena: 1:30/2:00h.
- Azaroaren 15etik 30era • Erakusketa bisitagarri astelehenetik larunbatera, egunez • Kiroldegiko korridore nagusian (Villatuerta). Erakusketan bertan bisita liburu bat dago, sentipenak edo sentsazioak partekatzeko eta norberak bere hitz gogokoena besteekin partekatu ahal izateko. Halaber, bisitarien artean, Pequeño diccionario sentimental liburuaren ale bat zozkatuko da.
- Azaroak 20, larunbata • 12:00 h • Kiroldegiko erabilera anitzeko aretoa (Villatuerta). Regina eta Leticia Salcedo idazleek liburuaren jatorria eta zentzua azalduko digute (45 min., gaztelaniaz nagusiki) eta, jarraian, aldi bereko bi bisita gidatu eginen dute erakusketan (30 min.), talde batean euskara zeta bestean gaztelaniaz.




