Errigora, zertarako? 19 ludoteka euskaraz: Andosilla, Allo, Sartaguda…

Jakina da Errigoraren helburuetako bat, baina ez bakarra, Nafarroa erdialde eta hegoaldeko euskalgintza elikatzeko funtsak biltzea dela. Alegia, dirua. Eta gero hainbat proiektutara bideratzen da: Sortzenek D ereduaren aldeko kanpaina egin dezan hegoaldean, Ikastolen finantza beharrak asetzeko, helduentzako bekak euskara ikas dezaten… eta Agerraldiko ekitaldiak Agerreko herrietan barreiatuta.

Ekitaldi izarretako bat da herriz herri antolatzen diren ludotekak, astero edo bi astean behin, ordubetez, herriko haurrak batzen dira euskaraz jolasteko. Eskolaz kanpo, herriko “plazan”, euskaraz aritzeak sekulako garrantzia du. Batetik, euskaraz aritzen diren ordu kopuruaren zakura beste tantatxo bat gehitzen dugulako; bestetik, batzuetan arrotza izan daitekeen ingurune batean euskara entzutea normaltzen delako; eta, azkenik, akademikoa ez den testuinguru batean, jolasean, euskara praktikatzen dutelako, eta horretan beste erregistro batean aritzen direlako.

Eta zenbakietara eramanda? Bada, une honetan 280 bat haur dabiltza Agerraldiko ludoteketan jolasean 20 bat taldetan sakabanatuta. Hala, Lizarraldean, Abartzuza, Allo, Andosilla (2 talde), Antzin (2 talde), Oteitza, Sartaguda, Sesma eta Vianan dabiltza. Lodosan ere, une honetan taldea antolatzen ari da. Lizarraldetik kanpo badira ere Azkoienen, Erriberrin (2 talde), Garinoainen, Caparroson (2 talde), Castejonen, Irunberrin (2 talde), Mendigorrian…

Gogoan izan, azaroaren 11ra arte eska dezakezu zure Errigora saskia, eta horrekin honelako ekimenak elikatzen lagundu!

@errigora
Aurreko artikuluaErakusketa berria: Argia ilunantzean
Hurrengo artikuluaEuskara maitatzen hasteko hitzak: Erakusketa, haur tailerra, helduentzako aurkezpena + bisita gidatua…