Ega ibaiaren hiriburuak Nafarroa Oinez jaia hartuko duen urte berean, ikastetxeak, bere 50. urteurrena dela eta, bi egunez ekitaldiak antolatu ditu Los Llanosen. Kulturaguneko ekitaldia eta Kiki eta Koko pailazoez gain, larunbatean Paulantropia, 20:30ean, eta Gatibu, kasu honetan akustikoan, 22.00etan izanen dira kontzertuan.
Hasiera batean kontzertuak Los Llanos Kulturaguneko lorategian izanen dira. Eguraldia okertuko balitz, Kulturaguneko areto nagusian. Une honetan sarrerak agortu egin dira, baina kontzertuak lorategietan eginez gero beste 50 bat sarrera jarriko dituzte hurrengo egunetan eskuragarri.




