Ostiralean, Lizarra Ikastolak 50 urte ekitaldia

Datorren ostiralean Ikastolak Lizarra Ikastolaren 50. urteurrena ospatuko du Los Llanos Kulturagunean eta, gainera, Nafarroa Oinez 2021 bideoklipa ere aurkeztuko du. Bideoklip horretarako abestia Urko Peralek konposatu du eta musika tradizionalaren erritmoak garaikideekin uztartuko ditu bertan. Abestiaren osagarri ikus-entzunezkoa ekoitzi du Iñigo Urrizelkik eta Iñaki Elcanok filmatu, abestia bideoklip bilakatzeko.

Egungo egoera kontutan hartutako bideoklipa da, Lizarraldeko aire zabaleko kokapenetan (Ubabako behatokian, Zubielkiko geltoki zaharrean, Lizarrako Gazteluen Gurutzean…) grabatu baita. Sormen prozesu horretan, gainera, tokiko musikari profesionalek eta Ikastolako ikasle ohiek hartu dute parte.

Hitzordua. Abuztuak 13, ostirala, arratsaldeko 20:00etan izango da Los Llanos Kulturagunean.

Sarrerak egunean bertan jaso ahal izango dira leihatilan, 19:00etatik aurrera, baina pandemiaren ondorioz ezarritako mugak direla eta, aretoak 350 lagunendako lekua eskaintzen du. Beraz, aldez aurretik tokia erreserbatzea komeni da, 672 314 557 telefonora WhatsApp mezua bidalita izena eta erreserbatu nahi den sarrera kopurua zehaztuz. Dena den, hau erreserba egiterakoan geldizen den espazioaren araberakoa izango da.

Aurreko artikuluaLarunbatean Gatibu eta Paulantropia. Sarrera berririk?
Hurrengo artikuluaLarunbatean Kiki eta Koko Nafarroa Oinezekin