Bisita gidatua: Lizarra Hiriko Interpretazio Zentroa

Urri amaieratik asteburuetan zabalik dago Lizarra hiriko Interpretazio Zentroa, udaletxe zaharrean (San Cristobaldarren jaurregian, bigarren eta hirugarren solairuetan) eta Mintzakidek bisita gidatua antolatu du otsailaren 5erako.

Bisita doakoa da, baina edukiera mugatua dela-eta izen ematea beharrezkoa da. Horretarako Mintzakideren helbide elektronikoa edo telefonoaren bitartez egin dezakezu.

Aurreko artikulua“Zorionak Marimotots” emanaldiaren bi saioak bete egin dira
Hurrengo artikuluaEmanaldi goxo eta intimoa Porrotx eta Marimototsekin