Euskaraldiak hormirudi berria Lucio Urtubia plazaren kale kantoian

Ongi etorri, ASTELEHENA! Nork zioen astelehena asteko egunik txarrena? Bai zera! Igandean, gazteek opari ederra utzi ziguten Lizarrako alde zaharrean, Lucio Urtubia plazan. Kale kantoian, izkina egiten, Euskaraldiaren hormirudia egin zuten… plaza honi “hormirudien etorbidea” ere deitu ahalko zaio hemendik gutxira!

Artistak lan eta lan

Euskaraldiaren bigarren edizio honen oroigarri polita izateko aukera bikaina eskaintzen digu. Bertara hurbildu, familian, lagunekin edo bakarrik, argazkia atera eta, zergatik ez, partekatu sare sozialetan!

 Atera argazkia eta partekatu gurekin!

Aurreko artikuluaKarlismoaren Museoa: bisita gidatua eta ‘Kausaren ahotsak’ erakusketa berria
Hurrengo artikuluaZein da zure arrazoia euskaraz egiteko?