Ager Vasconum IV literatura lehiaketa bertan behera

Egunotan ezagutzen ari garen egoerak (COVID-19 gaixotasunak eragindako itxialdiak) ondorioen artean ikastetxeetan hainbat programa bertan behera uztea ekarri du, eta baita tele-eskoletara egokitzeko lan eta estres gehigarriak, funtzionamendu berri honek eraginda.

Eskualdeko ikastetxeak, irakasleak eta ikasleak literatura lehiaketa honen funtsezko partaideak dira, eta hainbaten aldetik jaso dute Udaletako euskara zerbitzuek kezka ea une egokia den Lehiaketarako. Argi dago nahi bezainbesteko jarraipena ezin zaiola eman, ez udalek, ez eskolek, ezta ikasleek ere, esku artean dituzten zenbait jarduerei.

Hau noiz amaituko den zaila da jakiten, eta hasiera batean jarritako epeak ez direla beteko aurreikusten da. Honengatik guztiagatik Ager Vasconum parte hartzen duten udalek erabaki dugu aurtengo Ager Vasconum Literatura lehiaketaren 4. edizioa bertan behera uztea.

Baliteke zenbait gaztek jada lanak idatzita izatea, hortaz, honakoa adostu dute:

  • Lan horiek aurten aurkeztu ahalko dira, eta 2021eko Ager Vasconum lehiaketan parte hartu ahalko dute.
  • Autoreak zein adin tartean lehiatuko, aurtengo adina kontuan hartuko da.
Aurreko artikuluaKotarro 51, paperean beharrean online
Hurrengo artikuluaIrakurketa kanpaina: Lehen irakurleak eta hauen liburu gomendioak jaso ditugu