Azken bi urteotan hizkuntza politikaren alorrean hanibat aldaketa eman dira Nafarroako udaletan. Honela, adibidez, 9 euskarazko murgiltze eredu zabaldu dira Lizarra eta Erriberriko Merindadeetan. Baina, gaurkoan dakarkigun mapa iturri beretik edaten badu ere, euskararen aldeko aurrerapausuak, bestelakoa da.
Mapa honetan irudikatu dugu Nafarroako udalerrien sailkapena: (1) Udal euskara zerbitzua dutenak (edo mankomunatua) eta, (2) Euskara zerbitzurik ez duten udalerriak (zonifikazioaren arabera sailkatuak: eremu euskalduna, mistoa eta ez euskalduna delakoak).




