“Dena da gezurra” antzezlana igandean estreinatuko da

antzerki eskola

Iaz, Xabier Lopez Askasibar lizarratarrak Nafarroako 2012ko haurrentzako antzezlanen XXI. lehiaketa irabazi zuen eta, saria irabaztearekin batera, Iruñeako Udalarekin dagoen akordio baten bitartez antzezlana taularatzeko konpromisoa zegoen. Azkenenean, konpromiso hori igande honetan gauzatuko da. Lehiaketako epaimahaiak, irabazlea aukeratzeko momentuan, antzezlanaren hiztegi aberastasuna goretsi zuen eta baita ikuslearen aditasuna hasiera hasieratik bereganatzeko gaitasuna. Ez hori bakarrik, obraren amaiera bitxira arte antzezlan osoan zehar tentsioa mantentzeko gai da. Momentuz, 500 haur baino gehiagok antzezlanaz gozatu ahalko dute.

Idazleak, Xabier Lopez Askasibarrek, Arte Dramatikoa burutu zuen Nafarroako Antzerki Eskolan eta ondotik, “Real Escuela Superior de Arte Dramático”n lizentziatu zen dramaturgia espezialitatean. Bergaran berriz, UNEDen Idazle Eskolan graduondokoa burutu zuen. Ikastaro anitz egin ditu ere antzerkigintzaren inguruan, besteak beste, gremio bereko Ander Lipus, Alfredo Sanzol, Pepe Viyuela, María Eugenia Echarren edo José Sanchís Sinisterrarekin.

La Bolla, Teatro Gayarre, Ambigú Producciones, Txirristra eta Kiki, Moko eta Mokorekin hainbat ekoizpenetan parte hartu du aktore. Dramaturgo gisara Antzezlan Laburren Café Bar Bilbao Saria eta Juan Cervera Ikerketa Saria irabazi ditu, azken hau Haur eta Gazteen Antzerkigintzaren inguruan. Gainera ez da lehenengo aldia haurrentzako antzezlanen saria irabazten duena, 2003an euskara atalean eta 2010ean gaztelaniaz irabazi baitzituen.

Hona hemen albistea Berrian eta Diario de Noticiasen.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena