Mintzodromoko gaiak aukeratu nahi? Hemen duzu inkesta!

Lizarrarriko eta Izarbeibarko mintzakideek zortzi gai posible proposatu dizkigute azaroaren 18ko mintzodromorako (larunbata, 11:30ean, Euskararen Maratoian). Baina soilik hiru gai izanen dira hautatuak? Zein ote? Eman botoa gustukoen dituzun gaiei!

Aukeratu gustukoen dituzun gaiak Mintzodromorako!

View Results

Loading ... Loading ...

Eta, hemen, gaiak dagozkien azpigalderekin.

1. NATURAREN ZAINTZA
– zer egiten duzu zikinkeria ikustean?
– erretzailea zara? Kolillekin zer?zakarrarekin?

2. EUSKARAREN ERABILERA
– zergatik ez dugu euskaraz egiten nahiz eta jakin?
– zergatik pasatzen gara erdarara edo lehenengo hitza zuzenean erdaraz egiten dugu?

3. EUSKARA ADMINISTRAZIOAN
– lan egiteko euskalduna izan behar? Zeren arabera? Portzentaiak?
– administrazioak zer lehenetsi edo bermatu behar du? Hizkuntza ekubideak, funtzionario izateko eskubidea?
– zer du helburu?

4. BIDAIAK
– zein izan da zure azken bidaia?
– zein da gustatu zaizun gehiena?
– zein egin nahiko zenuke?

5. LIZARRAN EUSKARAZ BIZI
– egin daiteke?
– zer da zuretzat euskaraz bizitzea?
– zer aukerak hartu dituzu?

6. EROSKETAK
– supermerkatuak ala denda txikiak?
– produktu lokala eta sasoikoak ala exportatuak?

7. ALDAPA EDO ESKAILERAK

8. NORBERAREN ABERRIA HAURTZAROA IRAGANDAKO LURRA DA
-non sortu eta pasatu zenituen zure lehendabiziko urteak?
-Zer oroitzapen dituzu?

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena