“Hizkuntzen hamaika soinu eta kolore” ostegunean liburutegian

Euskararen Maratoiaren abaroan “Hamaika soinu eta kolore” ekitaldia sortu da. Orain 3 urte Gareanek antolatu zuen irakurketa kolektiboaren alaba izena genezake ere. Orduan Lizarran bizi ziren 14 ahots bildu genituen eta 11 ama hizkuntza ezberdinetan laburki adierazi zizkiguten bere komunitate linguistikoen irakurgai ederrak.

Oraingo honetan, beste dozena inguru lagun bilduko ditugu. Lizarrako hots hauek haien kulturen berri emanen digute soinuen berriz: testu pasarte laburren irakurketa, abesti bat… eta elkarrekin hizkuntza aniztasunaren balore positiboa aldarrikatuko dugu. Datorren ostegunean, 20:00etan Lizarrako liburutegiko sotoan, hitzordua dugu bada hizkuntza ekologiaren alde.

Hemen orain hiru urteko irakurketa kolektiboa minutu eskasean:
(tamalez soinua ia ez da entzuten)

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena