Euskara ikasteko dirulaguntzak 2017. Lizarrerriko eta Izarbeibarko 11 udal

Lizarrerrian eta Izarbeibarren zenbait udalek helduen euskalduntzerako dirulaguntzak eskainiko dituzte. Aurreko ikasturtean 7 udalek eskaini zituzten (Lizarra, Gares, Deierri, Mendigorria, Abartzuza, Gesalatz eta Zirauki) eta aurten beste hiru batu zaizkie (Villatuerta, Biurrun-Olkotz eta Jaitz) eta Lerinek borondatea adierazi du ikasturte honetan laguntzeko.

Hemen dituzue eskualdeko dirulaguntza deialdi edo arautegiak: Lizarra/Estella (irailaren 29ra arte; 7.000€ osotara), Gares (irailaren 15era arte; 2.650€ osotara), Deierri (urriaren 31ra arte; 2.000€ osotara), Mendigorria (irailaren bigarren hamabostaldian), Abartzuza (urriaren 31ra arte; 1.400€ osotara), Gesalatz (urriaren 31ra arte; 2.300€ osotara), Zirauki (urriaren 31ra arte), Biurrun-Olkotz (abenduaren 31ra arte) eta Jaitz (ikastaroa amaitu eta hilabeteko epean).

Villatuertako arautegia espero da aste honen amaieran edo hurrengoaren hasieran N.A.O.n argitaratzea, eta horrekin indarrean sartu (hemen arautegia, argitaratu da). Eskaera egiteko epea irailaren 29ra artekoa da, eta osotara 2.000€ daude kontu sailean. Lerinen kasuan, Udalak borondatea adierazi du 2017-2018 ikasturtean herrian taldea sortzen bada diruz laguntzeko.

Bestalde, Lizarra/Estellan (irailaren 29ra arte; 2.070€ osotara) eta Garesen (urriaren 30era arte; 1.500€ osotara) haurren udalekuetarako dirulaguntzak ere badira.

4 IRUZKINAK

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena