Errigora saskia, eskatu azaroaren 14ra arte

Hemen da berriz ere kalitatezko elkartasun saskia. ‘Herrilana’, 2017ko #EUSKARARIpuzka kanpaina abiatu berri da eta Azaroaren 14ra arte izango da Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saskiak (zuria eta beltza) eskatzeko tartea, %25arekin zonaldeko euskalgintzari lagunduz. Zubigintza, Errigoraren langintza: zubiak eraikitzea.

Ohi bezala eskualdeko honako lekuetan eska dezakezue: Izarbeibar AEK euskaltegia (Gares); Lizarra Ikastola eta Beinat Etxepare AEK euskaltegia (Lizarra); Ibaialde Ikastola (Lodosa); eta Erentzun Ikastola (Viana).

Saski Beltza (50€): Zainzuri estra lodiak (Iturri, El Agricultor edo Larrinaga), Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus), Pikillo piper osoak (El Escolar, Iturri edo El Agricultor), Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun, Mendiko edo Bagordi), Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun), Melokotoia almibarrean (Almanaque), Oliba-olio birjina estra (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo, La casa del aceite edo Biosasun), Mahats-zuku ekologikoa (Ekolo), Potxak (Maria Jesus), Aran-marmelada (Pedro Luis), Almendrak (Ablitasgo kooperatiba), Kardu ekologikoa (La Churta) eta Pikillo saltsa (Maria Jesus).

Saski beltza:

Kutxa beltza

Saski zuria (50€): Zainzuri estra lodiak (Iturri, El Agricultor edo Larrinaga) Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus), Pikillo piper osoak (El Escolar, Iturri edo El Agricultor), Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun, Mendiko edo Bagordi), Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun), Melokotoia almibarrean (Almanaque), Pasta ekologikoa (Martinelli), Arroza (El Alcaraván), Teilak (El Molinero edo Monasterio de Cascante), Patxaran-pastak (Urrutia), Molineritoak (El Molinero), Tomatea olioarekin (Pedro Luis), Pikillo piper mamia (Gobeiaberri).

Saski zuria:

Saski txuria

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena