Bideoklipak, musika hautaketa: astearteko Gazte Gaua Lizarran

Aurtengo kontzertu izarra asteartea izanen dugu, abuztuak 8. Foru plazan ilunabarrean EZENBALEA talde oteitzarrak ekinen dio jaiari (aurtengo Lizarrerria Jaialdiaren irabazlea); jarraian, Lizarrako ohiturei jarraituz zezensuzkoa; adarretako suak itzali eta berehala Lizarrako KELLY KAPOWSKY-k hauspotuko ditu berriz ere garrak; ondotik, GATIBU talde bizkaitarrak zuzeneko bizi bizi eta apartekoarekin sutzarra piztuko du; segidan, Pyros baretzeko edo, ohiko Larrain dantza saioa izanen da eta, azkenik, gaua biribiltzeko OIHAN VEGArekin disko-festa.

Kontzertuetako taldeak ezagutu nahi? Hemen bi hautaketa:

Lehena GATIBUren bideoklipak

Eta hemen EZENBALEA, KELLY KAPOWSKY eta OIHAN VEGA:

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena