Zorionak Eduardo, Villatuertako erakusketan irabazle: «bihotza», «musu-truk» eta «erditu»

Azaroaren bigarren hamabostaldian «Euskara maitatzen hasteko hitzak» erakusketa egon zen Villatuertako kiroldegian. Erakusketaren inguruan bi ekitaldi egin ziren, lehena haurrentzako sormen tailerra Abartzuzan eta, bigarrena, “Pequeño diccionario sentimental” liburuaren idazleekin aurkezpena eta erakusketan barrena bisita gidatua.

Horrekin batera, erakusketan bertan ontzi bat zegoen bisitariek, nahi izatera, haien datuak uzteko zozketa batean parte hartzeko. Osotara 33 lagunek utzi zuten fitxa eta zozketa Lezaunen egin zen. Probestuz abenduaren 3an ipuin kontaketa zegoela, haur ttiki bati eskatu zitzaion paper multzotik bat ateratzea. Irabazlea Eduardo izan da, Lizarrako euskaltegiko ikaslea. Jada liburua erosia zuen, oso gustoko zuenaren seinale, baina oparitan jasoko duena idazleek sinatutakoa da. Beraz, badu Gabonetarako opari berezia.

Bestalde haren hitz kuttunengatik galdetu diogu eta asko baditu ere, bi esan dizkigu: «bihotza», «musu-truk» eta «erditu». Eta, haien artean deigarriena, bereziki gustoko izan duena, «erditu» izan da; nahiz eta «musu-truk» dibertigarriena egin zaion.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena