Irantzu-herrietan, udaren aitzakiarekin, kaleko eta igerilekuetako hainbat girotze-ekitaldi antolatu dira: euszunba Iruñelan, ur jolasak, mitologia ginkana, dantza tailerra eta ur festa Muezko igerilekuetan, zirku festa ikuskizuna Abartzuzan… eta, une atsegin eta gozagarria izatearekin batera, denek zuten ezaugarri komun bat: euskaraz izan dira.
Osotara 300 partaide izan dituzte ekitaldiok, herrietako familiak, Lizarrakoak, uda pasa etorritakoak… jumelaje ederra egin dena herri askotako haurren artean. ERA.EUS-en irakurri bezala: euskararen dieta osasungarriaren oinarriaren piramidean, oinarri-oinarrian hizkera ez formala dugu. Udan euskara elkargune aisialdian, euskararen alde informala lantzen eta familiei laguntza ematen euskaraz sozializatzeko.
Eta honek ez du etenik! Orain Lizarrako festetak protagonismoa hartuko badute ere (ikusi Kotarro aldizkariaren 47. alea, egitarau guztiak bertan), ez dira ekitaldi bakarrak izanen: haurrek hitzordua dute orientazio jolasak Urbasan, txotxongilo antzerkia Villatuertan, herri kirolak Abartzuzan… Informaziorik freskoena kotarro.eus-en agendan!
Iruñelan euszunba saioa 17an hogei bat lagun dantza eta kirolean Ainhoa Egizabalekin. Deierriko Udalak antolatuta
Muetzen (Gesalatz kiroldegiko igerilekuetan) 18an Mitologia Ginkana Dindaia Fundazioarekin, hogei bat haur eta gaztetxok parte hartu zuten bi taldetan banatuta. Irantzu Mankomunitateak antolatuta.
Muetzen (Gesalatz kiroldegiko igerilekuetan) 19an Ur Jolasak Dindaiarekin, bi dozena haur eta gaztetxok parte hartu zuten bi taldetan banatuta. Irantzu Mankomunitateak antolatuta.
Muetzen (Gesalatz kiroldegiko igerilekuetan) 20an Ur Festa, larunbatarekin: goizean Dindaiarekin dantza, gorputz espresioa, koreografia… eta arratsaldean Gretelekin uretako haize-gazteluak. Ehun lagunetik gora eguraldi bikainarekin gozatzen. Irantzu Mankomunitateak eta Gesalatz Udalak antolatuta.Abartzuzan 26an “Tatatatxan, zirku eta dantzan” ikuskizuna Kiki pailazoarekin, ehun lagunetik gora gozatu zuten emanaldiarekin. Irantzu Mankomunitateak antolatuta.