Ze Berri? aldizkarian Zumadia ikastetxea

Ze Berri?-ren, euskararen sustapenerako udalarteko aldizkariaren, 148 zenbakia kalean da eta eduki mamitsuz betea dator. Nabarmentzeko eduki ugari egon badaitezke ere, kasu honetan bi azpimarratuko ditugu. B

Batetik, ZB? Txiki atalean, oraingo honetan, Zumadia ikastetxea dugu, Abartzuzan kokatua dagoen eskualdeko “landa eskola berri eta ederra”. Ikastetxea aurkezteaz gain bertako lau ikasleri elkarrizketa laburrak egin dizkiete.

Bestetik, erdaldunei euskara beste era batera hurbiltzeko moduko sormen-lan berri bati erreportajea: “Pequeño diccionario sentimental”, euskara maitatzen hasteko liburua.

Zenbaki hau irakurri nahi baduzu, datozen egunotan paperean zabalduko bada ere jada eskuragarri dago PDF formatuan hemen.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena