Guztira 58 albiste argitaratu dira eta hauen artean bisitatuenak argazki galeriak izan dira: Euskaraz bizi nahi dut lasterketak Lizarran (131 bisita), Mañeruko euskararen eguna (79 bisita), Lizarrako bertso afaria (63 bisita) eta honen bideoak (54 bisita). Bestetik, arrakastatsua izan dugu ere euskaltegien matrikulazio datuen inguruko albistea 63 bisitarekin. Dena den, bisitari gehienak albistegiak jaso ditu, askotan ez delako beharrezkoa albistean klikatzea informazioa irakurri ahal izateko, 2.367 bisita; bigarren bisitatuena aldiz, agenda izan dugu 199 bisitarekin.
Bisiten jatorriaren inguruan, gehientsuenak facebook-etik iritsi dira (466 bisita) baina baita google-etik (377 bisita), e-postetatik (170 bisita) eta twitter-etik (68 bisita). Beste webguneetatik etorritakoen artean, aktiboena Garesko Auzalan webgunea izan da (66 bisita), honen ondotik liburutegiak (37 bisita) eta Tortotxikiren webgunea (12 bisita) izan dira. Bisiten jatorriaren arabera, Estatu Espainolekoak dira gehientsuenak baina badira leku exotikoagoetatik iritsi direnak: AEB-etatik 35 bisita, Alemaniatik 24, Australiatik 8, Maltatik 7 … eta horrela 11 herrialde osatu arte.
Zorionak!
Regino Etxabe [iPad]
El 02/01/2013, a las 12:36, “WordPress.com” escribió:
> >