Uztaila pasa da eta “Udan Blaik” ere egutegiaren ekuatorea igaro du. Orain arteko balorazio laburra zenbakitara ekarrita: 442 ikusle/partaide inguru eta 590 euskarazko ordurekin ureztatu dugu haurren uda. Azkeneko 80 ikusleak atzo, igandea, Allotzeko pilotalekuan, Kiki eta Kororen “Natura gara” ikuskizunean.
Uztaila joan den bezala iritsi da ABUZTUA… proposamenez betea, zehazki dozena! Luze gabe hemen dira lehen hirurak:
- Asteazken honetan 18:30ean Izeba Tekla Lezaunen.
- Ostiralean 21:30ean Hodei Magoa oteitzan.
- Igandean 11:00etan Jolasak Karrikarat Villatuertan.
80 ikusle pasa Natura gara Allotzen (abuztuak 2)
155 ikusle inguru Zinemaz blai Lizarran (uztailak 28)
Egunean 16 partaide hiri-tailerretan Abartzuzan (uztailak 27-30)
108 ikusle inguru Tutti Magia Lizarran (uztailak 15)





