Urriak 11, larunbata, II. Txalaparta topaketa

Urriaren 11n, larunbatarekin, II. Txalaparta eguna ospatuko da Lizarran. Baina, zergatik sortu Lizarran ‘Txalaparta Elkartea’? eta zergatik ‘Lizarrara’ izenarekin?

Txalapartaren inguruan jarduera kulturalak Lizarran egiteko sortu dute elkartea, gure musika tresna kuttun eta berezi honen erabilera eta transmisioa hirian eta lurraldean sustatzeko asmoz. Hori dela eta, azken hiru urteotan, tailerrak, kontzertuak eta topaketak antolatzen aritu dira.

‘Liçarrara’ izena, ezagutzen dugun gure herriaren izenik zaharrena da, dokumentu historikoetan horrelaxe jasotzen baita Erdi Arotik. Antzinatik datorren gure Lizarrarekin lotzen gaitu izen honek, hitzaren jatorriari keinu bat eginez.

Laster, URRIAREN 11n, datorren larunbatean II. txalaparta topaketa eginen dugu Lizarrako karriketan, batu zaitezte!!

Egitaraua:

  • Goizean: 11:00etan Ongi etorria Santiago plazan. 12:00etan Lizarrara txalaparta elkartea San Martin plazan. 13:00etan ikasleak (Lizarra, Auzoenea, Zurartean, Sagarra TX) Koroatze plazan. 14:00etan Hutsun (Behe Nafarroa kalean).
  • Bazkalorduan: 15:00etan bazkaria Basaula elkartean. Helduek 20 euro eta haurrek 10 euro. Txartelak Ino liburudendan salgai edo kartelean adierazitako telefonoan. Azken eguna, urriaren 7a.
  • Arratsaldean: 18:00etan Lekunberriko Talka Santiago plazan. 19:00etan Txala-kalejira alde zaharrean barna. 20:00etan kontzertuak: Xarma (Iruñea), Txalamako (Gasteiz), Esku-txa (Sopela) eta DJ Iker eta Txino.

 

Aurreko artikuluaOstegunean Mikel Gorrotxategiren hitzaldia: Nafarroako eta Estellerriko abizenak
Hurrengo artikuluaFamilia gunea: hazkuntzaren inguruan euskaraz aritzeko