
Josu Tolosakoa da eta ia denbora gehien bidaiatzen ematen du. Azken abentura Yukon Ibaian 800 km arraun eginez ibili da, urre biltzaileen urratsei jarraituz. Yukon, Kanadako ipar-mendebaldean, Alaskako mugan dagoen zonaldea da. Bertan, lehenengo aldiz 1993an egon zen. Oraingo honetan, sei lagun gehiagorekin, hamaika egunez kanoaz ibili dira Yukon Ibaian White Horsetik Dawson Cityraino. Hiri honetan urre sukarrak deitua 1897tik 1899 bitarte urre bilatzaileak elkartu ziren. Esaten dutenez, ia ehun mila lagun joan ziren oso baldintza gogorretan azkar aberasteko ametsarekin. Josu Iztueta, aldiz, askatasunaz gozatu omen du eremu basati eta isolatu honetan. Egungo bizipena orduko biziezina gogoratzeko. Irudi berriak eta zaharrak nahasian eta Josu Iztuetaren kontakizun goxoa.
Lizarrako María de Vicuña Gazteriaren etxean.
Antolatzaileak: Garean euskaldunon elkartea eta Estella-Lizarrako Udaleko Euskara Batzordea