Diario de Noticiasek apirilaren 23an argitaratutako albistearen arabera, Arieta udal haur eskolari dagokion UPNren politika salatu dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek.
Joan den martxoan datorren ikasturterako 62 eskaera jaso ziren, baina plaza libreak 40 ziren, ikasturte honetan matrikulatutako 32 neska-mutikok jarraituko dutelako. Bestalde, 62 eskaeretatik, hizkuntza hautuaren arabera, 35ek euskara (%56,4) aukeratu dute.
Diario de Noticiasek apirilaren 23an UPN lleva su discriminación al euskera hasta la escuela infantil de Estella-Lizarra albistea argitaratu zuen, eta bertan UPN eta PP ez beste alderdi guztiek salatzen zuten Alkatetzaren gardentasun falta. Horretaz gain, EH Bilduk eta PSNk prentsa ohar bana argitaratu zituzten:
- Apirilaren PSNren webgunean: EL PSN-PSOE de Estella-Lizarra recuerda que ya advirtió de la necesidad de ampliar al Escuela Infantil Arieta y acusa a UPN de no actuar pese a contar con financiación
PSNren kasuan, funtsean, hiru gauza esaten du prentsa oharrak (gainean lotura). Lehenik, familia asko eta asko lekurik gabe geratzea azken urteotan aurreikusitako arazoa dela; bigarrenik, haur eskola handitu egin behar dela eta Nafarroako Gobernuak horretarako dirulaguntzak handitu dituela; eta, azkenik, UPNren borondate falta arazoari aurre egiteko eta eskura dituen laguntzak ez eskatzeko.
- Apirilaren 23an, EH Bilduren webgunean: EH Bilduk informazio falta salatu du Arieta Eskolako matrikulaio prozesuan
EH Bilduk, gainera, gardentasun falta salatu du, eta baita UPNren aldebakarreko erabakia ikastaldeak “ezagutzen ez ditugun irizpideen” arabera antolatzeagatik. Antza, azken urteotan gurasoek euskara gehiago eskatu dute eta ez da eskaintza handitu. Ez hori bakarrik, euskara eskakizuna duten eskolako hezitzaileen ordezkapen zerrendan eta zerbitzu orokorretako zerrendan “ez dago langilerik”. Beraz, ordezkapenak egin behar direnean, luzeak edo motzak, ez da bermatzen profesionalek euskaraz jakitea. Azkenik, EH Bilduk ere inbertsioa eskatu du ikastetxean.
Lizarrako Euskararen Ordenantzak, hitzez hitz, honakoa dio 38. artikuluan: “Haur eskola. Euskaraz aurrematrikulatzeko eskariei erantzuna emanen zaie.Horrela, gurasoek beren seme-alaben hizkuntz eredua aukeratzeko duten eskubidea bermatuko da. Estella/Lizarrako Udalak kontu hau garbi adieraziko du aurrematrikula egiteko jendearentzat prestatuko den informazioan.”
Ez hori bakarrik, Ordenantzaren 39. artikuluaren arabera: “Irakaskuntza Publikoa. Estella/Lizarrako Udalak, derrigorrezko hezkuntzaren amaieran Nafarroako bi hizkuntza ofizialen ezagutza hobekien bermatzen duen hezkuntza-ereduen aldeko matrikulazioa sustatuko du.”
Hau da, Lizarrako udalak euskarazko lerroak sustatu beharko lituzke eta bermatu euskara hautatzen duten familiek badutela aukera hori. Batetik, oposizioko alderdiek kudeaketa txarra salatu dute, eta, bestetik, PSNk aipatzen ez duen alderdiak ere aipatzen ditu EH Bilduren oharrak: kaltetuenak 22 familia, lehenengo, haur eskola zerbitzurik ez dutelako; euskara aukeratu dituzten familiak ondoren, lekua eskaini bai, baina ez aukeratutako hizkuntzan; eta, azkenik, eskola bera euskarazko ordezkapen zerrendarik gabe ezin haien lana ongi egin, ez bederen euskaraz lan egiten duten langileek baja hartzean.
UPN, zergatik ez da haur eskola handitu beharra dagoenean? zergatik ez da familien hizkuntza eskaera aintzat hartzen eta eskola hori asetzeko prestatzen? zer balio gutxi ematen diozun euskarazko hezkuntzari berdin zaizunean euskaraz irakasten duen langile bat ordezkatzeko ez baduzu hizkuntza baloratzen?




