Udan orriak erortzen dira ekimena

Lizarra Ikastolako Euskara Batzordeak gidatuta, Txalaparta argitaletxearen eta TEDER euskara zerbitzuaren laguntzarekin, “Udan orriak erortzen dira” ekimena jarri dugu martxan, udan euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko. Ikastolatik Lizarraldeko ikastetxe guztiei gonbidapena luzatu diote proposamena haien komunitateetan ere partekatzeko.

UDAN ORRIAK ERORTZEN DIRA, Udan euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko proposamena

Batzordearen hitzetan, “euskararen, euskal kulturaren eta euskal ohituren alorretan elkarlanerako aukera interesgarri bat izan daitekeelakoan”, D ereduko guraso eta eskolei proposamena luzatu diote parte hartzeko.

Hala, Txalaparta argitaletxearen eta TEDER elkartearen euskara zerbitzuaren laguntzarekin, honako proposamena egin dute, aurrena udarako eta ondoren urrirako:

  1. Udarako adinaren araberako hainbat liburu irakurtzea proposatzen da. Horretarako Txalapartarekin aholkua jarraitu da: Katixa dorre magikoan (10-12 urte, Ino liburudenda), Ez duzu sinetsiko (12-14 urte, Ino liburudenda), Iruleak (14-16 urte, Dragon Comics) eta Akabo (Clarin liburudenda).
  2. Ondoren, urrian, liburu horien idazle eta marrazkilariekin topaketak izanen dira. Beraien lanetaz solas egiteko eta “giza harremanen” inguruan hausnartzeko, izan ere, liburu guztiek gai hori jorratzen bait dute emakumearen ikuspuntua lehenetsiz. Urriaren 2an eta 9an 10-14 urteko gazteentzako topaketa, urriaren 16an +14 urtekoak.
  3. Gainera, helduentzako bakarrizketa saioa eginen da urriaren 23an eta gazteentzako sexu-harremanen inguruko tailerra urriaren 30ean La Bota peñan.
  4. Eta egitaraua osatzeko, Gau Beltzaren inguruko lanketa zabala eginen da ikasturte hasierarekin batera. TEDERek lagunduta, eskualdeko ikastetxeetara etorriko da ”Gau Beltza” liburuaren idazlea, Josu Ozaita. Saio hauek bi helburu izango dituzte: alde batetik, ohitura honetan sakontzea, eta bestetik, ikasleak Gau Beltzaren inguruko mikroipuin lehiaketa berrira animatzea.

Ikastolak jakinarazi du jarduera horien inguruko informazioa iraila hasieran zabalduko dutela, eta bitartean aipatu liburuak irakurtzera gonbidatu gaituzte!

Aurreko artikuluaAsteartea azken eguna Lizarrako Euskaraz Kilikan izena emateko
Hurrengo artikuluaEman izena Lizarrako festetako Kantuz bazkarian