Bai Sugarra Gaztetxeak bai Bota Peñak herritarrei eta erakundeei elkartasuna eskatzen ari zaizkie. Bietan, abiapuntua, Udalaren jarrera da, nahiz eta gizarte ekimeneko eragileen kontrako motibazioak, azalekoak bederen, ezberdinak zidan. Ondorioak, ordea, euskaltzalearen ikuspuntutik antzekoak dira: euskararen sozialiazio eremu diren bi leku ahultzea (edota arriskuan jartzea): Gaztetxea eta festetako Santiago plaza.
Sugarrak 20.000 euro inguruko isunak jaso ditu “ekintza kulturalak egiteagatik, hain zuzen, kontzertuak eta urteurrena egiteagatik”, baina ez hori bakarraik, baina “kalean gure kartelak jartzeagatik”. Gaur egun, guztira 20.000€-ko isunak dira, 6 isun ezberdinetan banatuta. Isunen iturriak ezberdinak dira, batzuk Nafarroako Gobernuak jarrita, besteak Udalak, eta baliteke aurrerago ere berriak iristea. Isunei aurre egiteko, “erantzun kolektibo baten beharra dugu” eta abiapuntua datorren larunbatean, ekainak 22, 18:30ean Sugarra Gaztetxetik abiatuko den manifestazio bat izanen da. Ez da ordea horretan geratuko: “informazio-puntu bat jarriko dugu hurrengo asteburuan Baxe Nafarroan” eta elkartasuna eskatzen diete “kolektibo eta elkarteei”, bai manifestazioan parte hartuz, bai “manifestaziora deitzen duten kartelekin elkartasun argazkiak ateratzen”
Bestalde, Bota Peñaren kasuan, Santiago plazan aspaldi jarri ohi duten txosna jartzea debekatu diote, 9 urte jada bertan dela. Horrek hainbat ondorio kaltegarri izanen ditu, besteak beste eta modu agerikoa herritar bezala, Santiago plazako giroa eta gozamenerako eskaintza nabarmen ahulduko dela. Eta, horrekin, festetako euskarazko beste sozializazio eremu bat. Ez hori bakarrik, bai festetan edo urtean zehar ekitaldiak antolatu ahal izateko, asko eta asko euskaraz, Bota Peñak diru iturriak behar ditu, eta horietako bat, eta ez txikia, txosna dugu.
Hori dela eta, Bota Peñak Lizarrako ostalari, peña, kolektibo eta elkarteei sinadura bidez babesa adierazteko eskatu du.