Euskarazko jarduerak jai handien baitan: bertso eskola eta ipuin kontalaria

Ines Bengoaren ipuina

Datozen egunotan hainbat ekimen ditugu gure artean. Batetik, larunbata honetan V. Euskal Herria eguna ospatuko da Lizarran eta bertzetik Lizarrako Gaztetxearen XI. urteurrenaren ospakizunak izanen ditugu irailaren 27tik urriaren 6ra bitarte. Ziur, bi jaialdi hauetan euskaraz egiteko aukera anitz daudela pentsatzekoa da.

Dena den, hiru aipamen berezik egin nahiko nituzke: batetik, EH eguneko kartela euskara hutsez dugula. Bestetik, urriaren 1ean, asteartea 19:00etan Gaztetxean Lizarrako Bertso eskola irekia izanen da eta, azkenik, urriaren 4an, ostiralarekin, 22:00etan Ines Bengoaren Zer daramagu emakumeok poltsoan? ipuin emanaldia. Aukera politak denak!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena