Sukaldaritza ikastaroa Garesen

Sukaldaritza ikastaroa

Garesko Kulisarko elkartean sukaldaritza ikastaroa izanen da. Bertan, oinarrizko errezetak irakatsiko dira eta orotara 9 saio eginen dira. Elkarteko sukaldea oso handia ez denez, gehienez jota 10 lagunek eman dezakete izena, eta oraindik leku batzuk geratzen dira. Apuntatzen diren lehenek lehentasuna izanen dute. Beraz, interesatuta baldin bazaude, izena eman lehenbailehen. Izena emateko, jarri harremanetan Garesko euskaltegiarekin.

Non: Garesko Kulisarko elkartean
Noiz: hilabetean bitan, ostiraletan, 19:30ean
Egutegia: otsailaren 8 eta 15ean, martxoaren 1 eta 22an, apirilaren 12 eta 26an, maiatzaren 10 eta 31n eta ekainaren 14an.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena