Sartagudak etorkizuna euskaraz eraikitzen du

Sartagudan euskararen aldeko jaiaIrailak 29 dituenean, larunbatarekin, Sartagudan euskararen aldeko jaia izanen da. 22:00etatik aurrera, Zea Mays, Interlude eta Ikara taldeak joko dute herriko igerilekuan.

Sarrerak 8 eurotan izanen dira aldez aurretik eskuratzen badira. Sarrerak Sartagudako Habana tabernan, Lizarrako Katxetas tabernan edo Iruñeako Sua tabernan eskura daitezke; egunean bertan Sartagudan eskuratuta 10 eurotan. Kontzertuaren irabaziak eskualdeko euskarazko hezkuntza bultzatzera bideratuko dira.

Aurreko artikulua«Euskaraz bizitzeko nahia, harrotasunez eta elkar hartuta adierazteko lasterketak»
Hurrengo artikuluaLizarbeibarko Mintzakiden izen emate kanpaina abiatzear dagoela iazkoa gogoratuz…